Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Graham crackers gailetak
Graham crackers gailetak
Osagaiak
  • Gurin bigundua, 65 g
  • Azukre beltza, 100 g
  • Arrautza bat
  • Eztia, 40 g
  • Esnea, 30 g
  • Legami hautsa, 8 g
  • Irin erdi-integrala, 250 g
  • Gatz pixka bat
Prestaketa

Robotaren laguntzarekin, gurina eta azukrea irabiatzen jarriko ditugu ore krematsu bat lortu arte. Jarraian arrautza, eztia eta esnea gehitu eta irabiatzen jarraitu. Ondoren, irina, legamia eta gatza gehitu eta orea landu. Plastikoarekin batu eta hozkailuan gorde gutxienez ordu bat.

Orea bitan banatu eta, arrabolaren laguntzarekin, labeko paper gainean luzatuko dugu. Behin luzatuta, laban baten laguntzarekin 16 lauki zatituko ditugu eta hauek zulatu egingo ditugu.

Labea 175 ºC-tan dugunean, 15 minutuz egingo ditugu. Atera, laukiak zatitu eta hozten utzi.

Oharra: Marshmallouekin, Gaham Crakers gailetekin eta txokolate beltzarekin, S’more-ak egin ahal ditugu gero. Labea grill eran berotzen jarri behar dugu lehenengo. Labeko paper gainean gaileta batzuk jarri eta gainean, tamaina berean, txokolate beltza. Gero, txokolate gainean tamaina bereko marshmallow bana jarri eta labera minutu bat sartuko ditugu, txokolatea urtzen hasi arte eta mashmallowa gorritu arte. Segituan atera, beste gaileta bat gainean jarri sandwich bat izango balitz bezala eta segituan jan.