Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txurroak txokolate beroarekin
Txurroak txokolate beroarekin
Osagaiak
  • Ura, 1 l
  • Irina, 600 g
  • Oliba-olio birjina, 45 g
  • Gatza, koilarakada txiki bat
  • -TXOKOLATE EDARIA EGITEKO:
  • Esnea, 600 ml
  • Txokolate beltza, 150 g
  • Azukre beltza, 25 g
Prestaketa

Ura olio koilarakada batekin irakiten jarriko dugu. Bitartean, irina eta gatza robotean sartuko ditugu, martxan jarri eta urak irakiten duenean, segituan botako diogu irinari. Gainerako olioa gehitu eta pinporta gabeko ore bat lortu arte izango dugu martxan.

Gozogile mauka batera pasa eta labeko paper gainean luzatuko ditugu ferra itxura emanez. Minutu batzuk bertan utzi zarakarra sortzeko eta jarraian olio berotan frijitu. Eginda daudenean, atera eta azukrea bota gainetik.

Txokolatea egiteko, lapiko batean esnea azukrearekin sutan jarri eta irakiten hasten denean, atera sutatik, txokolatea gehitu eta nahasi dena irabiagailu elektrikoarekin. Nahi bada, gurin pixka bat ere gehitu ahal zaio irabiatzean. Zerbitzatu txurroekin batera.