Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolatea, gazta eta arbendola
Txokolatea, gazta eta arbendola
Osagaiak
  • -TXOKOLATE BISCUITA EGITEKO:
  • Gorringoak, 80 g
  • Azukrea, 125 g
  • Zuringoak, 120 g
  • Kakao hautsa, 35 g
  • -TXOKOLATE MOUSSEA EGITEKO:
  • Txokolate beltza, 125 g
  • Gurina, 50 g
  • 3 arrautza
  • Azukrea, 35 g
  • -NOUGATINEA EGITEKO:
  • Gurina, 60 g
  • Azukrea, 75 g
  • Glukosa, 25 g
  • Arbendol txikitua, 85 g
  • -GAZTA MOUSSEA EGITEKO:
  • Arrautza bat
  • Azukrea, 80 g
  • Mascarpone gazta, 200 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • -GAINERAKOAK:
  • Kakao hautsa
Prestaketa

Biscuita egiteko, azukrea gorringoekin harrotuko dugu aurrena. Ondo zurituta daukagunean, arrautza eta kakaoa gehituko diogu. Jarraian zuringoak, hauek ere  harrotuta. Dena emeki-emeki nahasi eta labeko paper gainean zabalduko dugu. Jarraian, labean sartu 170 ºC-tan. Eginda daudenean (10 bat minutu), atera, hozten utzi eta zatitu egingo dugu, lauki zuzen forma emanaz.

Txokolate moussea egiteko, maria bainuan txokolatea gurinarekin urtu, eta dena bat eginda dugunean, dagoeneko harrotuta izango ditugun gorringoekin nahasiko dugu. Bukatzeko, zuringoak harrotu eta merenge hori txokolatearekin nahasiko dugu emeki-emeki. Gozogile mauka batean sartu eta hozkailuan gorde.

Gazta moussea egiteko, aurrena arrautza azukrearekin harrotuko dugu. Jarraian, gazta gehitu eta, ondo nahasi dugunean, esne-gain harrotuarekin batuko dugu dena. Gozogile mauka batean sartu eta hozkailuan gorde.

Nougatine-rako, azukrea, gurina eta glukosa lapiko batean jarriko ditugu su motelean, hirurak desegin eta batu arte. Sua itzali eta arbendol txikitua gehituko diogu. Jarraian, labeko plastiko gainean irekiko dugu eta labean erreko dugu, 170 ºC-tan. Eginda dagoenean, atera, hozten utzi eta nahi dugun tamainan zatitu.

Osagai guztiak prest ditugunean, postrea muntatuko dugu. Horretarako oinarrian biscuita jarriko dugu, honen gainean txokolate mousse geruza bat, gero nougatine xafla bat, horren gainean gazta mousse geruza bat eta bukatzeko kakao hautsa botako diogu gainetik.