Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Betiko ogi torrada karamelatuak
Betiko ogi torrada karamelatuak
Osagaiak
  • TORRADAK egiteko ogia
  • Esnea, 600 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Azukrea, 150 g
  • Kanela adar bat
  • Limoi erdiren azala
  • 3 arrautza
  • Irina (aukeran)
  • Olioa, frijitzeko
  • Azukrea eta kanela hautsa, gainetik botatzeko
  • GOZOGILE ETA ARBENDOL KREMA EGITEKO:
  • Esnea, 500 g
  • Banilla adar bat edo banilla estraktua
  • Azukrea, 140 g
  • 6 arrautza gorringo
  • Irina, 30 g
  • Arto almidoia, 30 g
  • Arbendol birrindua, 5 koilarakada
  • Arrautza gorringo bat
  • Ron pixka bat
  • Azukre beltza, erretzeko
Prestaketa

Lapiko batean esnea irakiten jarriko dugu kanela adarrarekin, limoi azalarekin eta azukrearekin. Irakiten hasi behar denean, sutatik atera eta infusionatzen utzi, hoztu bitartean. Ogia xerratan ebaki eta esnea epeldu zaigunean, bertan sartu 5 bat minutuz ondo busti daitezen, tarteka buelta emanez.

Behin ondo bustita daudenean, pixka bat xukatu eta irinetik eta arrautzatik pasa. Jarraian olio berotan frijitzeko.

Gozogile krema egiteko, lapiko batean esnea berotzen jarriko dugu. Bitartean, gorringoak azukrearekin, bi irinekin eta banilla estraktuarekin nahasiko ditugu. Esnea irakiten hasten zaigunean, arrautza nahasketa gehituko diogu eta berriro irakin arte hagaxka batekin nahasten egongo gara. 5 minutu irakiten utzi eta hozten atera.

12 koilarakada gozogile krema hartuko ditugu eta arbendol irinarekin, ronarekin eta arrautza gorringoarekin nahastuko ditugu. Lortutako krema hau gozogile mauka barruan sartu eta torrada bakoitzaren gainean krema geruza bat jarriko dugu.

Bukatzeko, azukrea gainetik bota eta sopletearen laguntzarekin erre egingo dugu karamelatu arte.