Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Goxua
Goxua
Osagaiak
  • -Bizkotxoa egiteko:
  • 3 arrautza
  • Irina, 65 g
  • Azukrea, 65 g
  • -Arrautza-esnea egiteko:
  • Esne osoa, 500 ml
  • Banilla leka bat edo banilla estraktua
  • Azukrea, 50 g
  • Arrautza gorringoak, 4 ale
  • Irina, 15 g
  • -Pastel-gorringoa egiteko:
  • 10 arrautza gorringo
  • Arto irin findu koilarakada txiki bat
  • Azukrea, 250 g
  • Ura, 250 g
  • -Gainerakoak:
  • Esne-gaina, 250 ml
  • Azukre beltza erretzeko
  • Almibarra bizkotxoa bustitzeko
Prestaketa

Lehendabizi bizkotxoa egingo dugu. Arrautzak eta azukrea katilu batean jarri eta harrotu. Jarraian, irina gehitu poliki-poliki eta labeko paperarekin izango dugun labeko erretilu batean zabalduko dugu ore hau, eta ondoren, 200 ºC-tan 10 minutuz erreko dugu labean. Eginda dagoenean, atera eta gerorako gorde.

Segidan arrautza-esnearekin jarriko gara. Lapiko batean, esnea eta banilla adarra irekita irakiten jarri. Ondoren, tapa jarri eta 5 minutu infusionatzen utzi. Katilu batean arrautza gorringoak, azukrea eta irina nahastu. Jarraian, honi esnea gehitu eta ondo nahasi. Sutan jarri eta eragiteari utzi gabe, arrautza-esnea loditu. Hozten utzi.

Pastel gorringoa egiteko, azukrea eta ura irakiten jarri lapiko batean hari fin puntua izango duen almibar bat egin arte (105 ºC/109 ºC). Bitartean gorringoak arto irin finduarekin harrotu. Behin almibarra eginda daukagunean, hari fin bat balitz bezala arrautza gorringoei gehituko diegu hagaxkarekin nahasi bitartean. Nahasketa hau sutan jarri eta loditu arte eragin su motelean. Eginda dagoenean, hozten utzi.

Esne-gaina harrotu banilla estraktu pixka batekin.

Muntaketa

Goxua muntatzeko, katilu baten oinarrian esne-gain geruza bat jarri, honen gainean bizkotxo lauki bat eta jarraian almibarrarekin bustiko dugu. Bizkotxoaren gainean arrautza-esne geruza bat jarriko dugu, jarraian beste esne-gain geruza fin eta azken geruza moduan, pastel-gorringoa jarriko dugu. Bukatzeko, azukrea botako diogu azken geruzari eta sopletearekin erreko dugu jarraian.