Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Susesak
Susesak
Osagaiak
  • Hurrak, 500 g
  • Irina, 100 g
  • Esnea, 2 koilarakada
  • Arrautzaren zuringoak, 15
  • Glas azukrea, 250 g
  • Egilea: 'La cocina popular navarra' liburutik
Prestaketa

Labea 180 graduan berotzen ipini, goitik eta behetik. Erretilua labeko paperarekin estali.

Hurrak birrindu.

Hur birrinduak eta bahetutako irina nahasi eta esne apurrarekin busti.

Arrautza zuringoak glas azukrearekin harrotu.

Merenge eta irinaren nahaskia batu eta gozogintzako mahukaren laguntzarekin edo bi koilaratxoren laguntzarekin bolatxoak egin erretiluan, bata bestearen artean tartea utziz.

15-20 minutuz egosten utzi; adi egon.