Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Katu mihiak
Katu mihiak
Osagaiak
  • Gurina, 250 g
  • Glas azukrea, 250 g
  • Banilla esentzia
  • Gatza
  • Arrautza bat
  • Arrautza zuringoa, 130 g (5 arrautza)
  • Irina, 350 g
  • Gurin krema, 125 g
  • Glas azukrea, 125 g
  • Banilla estraktua, koilarakada bat
  • Esne koilarakada bat
Prestaketa

Gurina mikrouhin labean sartu eta pomada gorputza eman.

Jarraian, azukrea, gatza eta banilla gehitu eta hagaxka baten laguntzarekin dena landu. Arrautza gehitu eta ondoren zuringoak banan-banan hagaxkarekin dena ondo nahasten dugun bitartean. Bukatzeko irina gehitu eta gehiegi landu gabe ore uniforme bat lortu behar dugu.

Gozogile maukaren laguntzarekin, labeko paper gainean 8-10 cm-ko luzera izango duten gailetak egin eta 200 ºC-tan labean erre izkinak gorritu arte.