Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate cupcakeak, arbendol eta txokolate kremarekin eta kruxpetekin
Txokolate cupcakeak, arbendol eta txokolate kremarekin eta kruxpetekin
Osagaiak
  • -TXOKOLATE CUPCAKEAK EGITEKO:
  • Azukrea, 150 g
  • Gurina, 125 g
  • Banilla hautsa
  • 3 arrautza
  • Irina, 180 g
  • Kakao hautsa, 50 g
  • Gatza, 2 g
  • Sodio bikarbonatoa, 5 g
  • Esnea, 65 g
  • Ura, 80 g
  • -ARBENDOL ETA TXOKOLATE KREMA EGITEKO:
  • Arbendol pralinea, 60 g
  • Gurina, 90 g
  • Glas azukrea, 250 g
  • Kakao hautsa, 80 g
  • -KRUXPETAK EGITEKO:
  • Kruxpetak egiteko artoa, 50 g
  • Ekilore olioa
Prestaketa

Labea 170 ºC-ra berotzen jarri.

Cupcakeak egiteko, robotean hagaxka jarri eta berarekin ontzi batean gurina, azukrea eta banilla nahasi, krema bat lortu arte. Jarraian arrautzak banaka gehitu, hagaxkarekin nahasten jarraitzen dugun bitartean. Irina, kakao hautsa, gatza eta bikarbonatoa nahastu eta metalezko txanoarekin bahetu. Ura irakiten jarri eta borborka dagoenean, sua itzali eta esnea gehitu. Ondoren, arrautzen nahaskiari likidoak eta osagai lehorrak txandaka gehitu, adaxkarekin dena ondo nahasi bitartean (likidoa, lehorra, likidoa, lehorra…). Dena gehitu diogunean eta ore uniforme bat daukagunean, magdalenak egiteko moldeak 2/3 bete eta labean erre 20 minutuz 170 ºC-tan. Eginda daudenean, atera eta hozten utzi.

Arbendol eta txokolate krema egiteko, gurina pomada puntuan dugularik, gainerako osagai guztiak gehitu, hagaxkarekin pare bat minutuz eragin eta hortik ateratzen zaigun krema, gozogile mauka batean sartu eta hozkailuan 20 minutuz utzi.

Lapiko bat olioarekin eta artoarekin sutan ipini, tapa jarri eta kruxpetak egin. Cupcakeei arbendol eta txokolate kremarekin menditxo bat gainean egin eta jarraian kruxpetak bertara itsatsi.