Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolatezko mousse beganoa
Txokolatezko mousse beganoa
Osagaiak
  • Artatxikia, 100gr
  • Ura, 550 ml
  • Txokolate beltza, 100 gr
  • Azukre integrala, 150 gr
  • Agar-agar alga, 2 koilarakadatxo
  • Banilla estraktua, koilarakada bat
  • Txia irina, 4 koilarakada
  • Koko-olioa, 60 g, aukeran
  • Askotariko fruitu lehorrak, 10 gr
  • Garaiko fruta, 200 g
  • Koko birrindua, 50 g
  • Mendafina, apaintzeko
Prestaketa

Lehenik eta behin, artatxikia urarekin garbitu eta irakiten jarri ur garbiarekin.

Txokolatea ur pixka batekin urtu, maria bainuan.

Agar-agarra ere ur berotan sartu, urtzeko.

Ondoren, irabiagailuan, artatxikia, txokolatea, azukrea, agar-agarra, banilla estraktua eta txia irina bota. Dena ondo nahastu, ontzi batera atera eta hozten utzi 10 minutuz.

Gero, ontzi edota kopa batzuetan garaiko fruta zatiak (marrubiak, mahatsak...) eta fruitu lehorrak bota. Irabiagailuan egindako nahasketa manga batekin bota fruta eta fruitu lehorren gainera. Azkenik, gainetik berriro fruta zatitxoak eta fruitu lehorrak bota. Baita koko birrindua ere. Bukatzeko, mendafina gainean jarri apaingarri bezala.