Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Urtebetetze pastela
Urtebetetze pastela
Osagaiak
  • -Bizkotxoa egiteko:
  • Gurina - 300 g
  • Gatza -2 g
  • Legami hautsa - 12 g
  • Banilla esentzia - 15 g
  • Azukrea - 300 g
  • 6 arrautza
  • Irina - 300 g
  • -Almibarra egiteko:
  • Ura - 350 ml
  • Azukrea - 50 g
  • Banilla adar erdi
  • Limoi erdiren azala
  • -Txokolate ganatxea egiteko:
  • Txokolate beltza - 200 g
  • Esne-gaina - 180 g
  • Gurina - 40 g
  • -Gainerakoak:
  • Esne-gaina - 300 ml
  • Glass azukrea - 2 koilarakada
  • Banilla esentzia
Prestaketa

GONBIDATUAK:

Estibaliz Iruretagoiena, Ioritz Etxeberria eta Ana Amenabar

NOLA EGIN:

Azukre 100g. banilla estraktu 10g, legamia 12g, gatza 2g eta gurina osagaiak bol batera bota eta ondo nahastuko ditugu, krema modukoa lortu arte.

Bitartean, almibarra prestatuko dugu. Horretarako, ura, azukrea eta banilla erabiliko ditugu.

Kremak kolore marroixka hartzen duenean 6 arrautz botako dizkiogu oreari. Oreaondo harrotuko dugu. Irina gehituko diogu nahastu ahala. Prest dagoenean orea hortik atera eta molde batera botako dugu. Labea piztu eta 160ºtan jarriko dugu, 45 minutuz.

Lapiko bat hartu eta esnegaina botako diogu. Ezagunak diren txokolate tableta bat hartu eta zatitan txikituko dugu. Txokolatea urtzeko, esnegain beroa bota. Bi osagaiak desegitean eta txokolatearen ore lodia izatean gurina gehituko diogu.

Bizkotxoa labean 45 minutu igarota, atera aurrera jarraituko dugu. Bizkotxoa erditik ireki eta beheko geruzan almibarrarekin bustituko dugu.

Behin aurreko pausoa eginda, esnegaina glass azukrearekin harrotuko dugu. Lehen prestatu dugun txokolatearen krema hartu eta beheko geruzan botako dugu, guztiz bete arte. Beste kremarekin prozesu bera egingo dugu, gainetik jarriz. Goiko geruza hartu eta tapatuko dugu. Betegarria berriro hartu eta bizkotxoa guztiz estaliko dugu.

Amaitzeko, apaingarriak jarriko ditugu gustura.