Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Lehenengoak

Kuskusa oilaskoarekin curry erara
Kuskusa oilaskoarekin curry erara
Osagaiak
  • Oilasko erdi bat zatituta
  • Tipula bat
  • Piper berde bat
  • Piper gorri bat
  • Azenario pare bat
  • Berakatz-atal pare bat
  • Oliba olioa
  • Kuskusa - 200 g
  • Ura - 200 ml
  • Currya - 2 koilarakada
  • Gurina - 30 g
  • Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Itziar Iturri eta Oualin Omar

 

NOLA EGIN?

Barazkiak laukitxotan zatituko ditugu eta poxatzen jarriko ditugu: lehendabizi tipula, ondoren azenarioa, piperrak eta, azkenik, baratxuria edo berakatza.

Bigundu direnean oilasko zatiak gehituko ditugu, gatza bota, eta 10-15 minutuz erregosten utziko dugu.

Ondoren oilasko eta barazkiak ontzi batera aterako ditugu. Eta erabili dugun lapikoa garbitu gabe ura botako dugu bertara. Irakitzen jarriko dugu gurinarekin eta curryarekin eta segidan kuskusa gehituko diogu. Kuskusak ur guztia xurgatu behar du.

Azkenik, kuskusa oilasko eta barazkiei nahastuko diegu eta ondo nahastuko dugu.