Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Budwing krema
Budwing krema
Osagaiak
  • --Artatxikia, 50 g
  • --Ekilore eta kuia haziak, pare bat koilarakada
  • --Txia haziak, 2 koilarakada txiki
  • --Intxaurrak, 25 g
  • --Arbendol esnea, 200 ml
  • --Ura, 50 ml
  • --Garaiko fruta
  • --Kanela hautsa, koilarakada txiki bat
  • --Agave siropea, koilarakada bat
Prestaketa

Gonbidatua: Silvana Huegun, elikaduran aditua.

NOLA EGIN?

- Artatxikia termomixera bota eta birrindu.

- Ondoren, arbendol esnea, ura, agave siropea eta kanela hautsa gehitu eta egosten jarri.

- Garaiko frutak zatitu.

- Intxaurrak beratzen jarri pare bat orduz eta birrindu.

- Krema maria bainuan jarri epeltzeko.

- Txia haziak birrindu eta intxaur birrinduekin batera kremari gehitu.

- Ekilore eta kuia haziak erantsi.

- Eta amaitzeko, garaiko fruta zatiekin apaindu.