Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Arroz esne kopa limoi infusioarekin
Arroz esne kopa limoi infusioarekin
Osagaiak
  • Arroz-esnea egiteko:
  • --Esnea, 800 ml
  • --Esne-gaina, 300 ml
  • --Arroza, 200 g
  • --Limoi-azala
  • --Kanela adar pare bat
  • --Azukrea, 200 g
  • Limoi-infusioa egiteko:
  • --Limoi pare baten azala
  • --3 Limoiren zukua
  • --Kanela adar pare bat
  • --Azukrea, 250 g
  • --Ura, 250 ml
Prestaketa

Gonbidatua: 'Alaitz eta Maider' taldeko, Maider Zabalegi abeslaria.

NOLA EGIN?

- Arroz esnea iragazi.

- Arroza eta esnea bereizita hozten utzi.

- Lapiko batean ura irakiten jarri.

- Limoia azalak atera eta fin-fin moztu.

- Ondoren, ur irakinean bota eta lau aldiz egosi.

- Azukrea eta urarekin almibarra egin.

- Limoi azalak uretan egosi ondoren, almibarrean berriro egosi.

- Almibarrari limoi zukua erantsi.

- Kopa batean, lehenengo kapan arroza jarri.

- Ondoren, limoizko almibarra jarri.

- Gero, arroz esneko esnea erantsi.

- Eta amaitzeko, kanela gehitu.