Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Kolineta antzinako erara
Kolineta antzinako erara
Osagaiak
  • --Arbendol birrindua, 125 g
  • --Azukrea, 125 g
  • --Gorringoak, 9 ale
  • --Zuringoak, 2 ale
  • --Limoi laurden baten azala
  • --Gurina eta irina, moldea igurtzeko
  • --Glas azukrea
  • --Kanela
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Gorringoak zuringoetatik banandu. Bi arrautzen zuringoa beste zuringoetatik banatu.

- Gorringoak irabiatu.

- Ondoren, azukrea gehitu eta minutu batzuez nahasten jarraitu. Gomendagarria batidorarekin nahastea.

- Arbendol birrindua ere gehitu, eta nahastu.

- Limoi azala erantsi.

- Zuringoak irabiatu harrotu arte.

- Zuringoak orearekin batu eta nahastu 10 minutuz dena harrotu arte.

- Silikonazko moldea gurina eta irinarekin igurtzi.

- Nahasketa silikonazko molde batean jarri eta labean sartu 170 gradutan, ordu erdiz.

- Eginda dagoenean, glas azukrearekin eta kanelarekin apaindu.