Azkenburukoak
Gonbidatua: Horacio Chacin gozogilea.
NOLA EGIN?
- Marrubiak beratzen utzi, laranja zukua, laranja azala eta kanelarekin 12 orduz gutxi gora behera.
- Marrubiei zukua kendu eta lapiko txiki batean berotzen jarri.
- Azukrea gehitu eta ondo nahastu.
Krema ingelesa egiteko:
- Esnea berotzen jarri.
- Banillari mamia atera eta esneari gehitu.
- Limoi azala ere esneari gehitu.
- Arrautzari gorringoak atera.
- Azukrea gehitu eta ondo nahastu.
- Esne beroa pixkanaka arrautzei gehitu eta nahastu.
- Berriro ere lapikora gehitu eta berotu 80 gradura.
- Krema iragazi eta hozkailuan utzi ordubetez.
- Brise pasta zabaldu eta moldean jarri.
- Marrubi konfitura krema ingelesarekin nahastu eta moldean jarri.
- Beste orea zabaldu, tiretan zatitu eta gainetik jarri.
- Labea berotzen jarri 180 gradutan.
- Arrautza irabiatu eta brotxa batekin gainetik zabaldu.
- Laberatu 180 gradutan, ordubetez.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa