Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Sagar erre opilak
Sagar erre opilak
Osagaiak
  • --Errege sagar pare bat
  • --Sagardoa, zorrotada bat
  • --Azukrea
  • --Enpanada orea
  • --Esne-gaina, 250 ml
  • --Glass azukrea, 25 g
Prestaketa

Gonbidatuak: Jimmy Brosa eta Jon Aizpurua, Gautena, autismoaren elkarteko kideak.

NOLA EGIN?

- Labeko erretilu batean sagarrak jarri.

- Sagardo zorrotada eta azukrea gaineratu eta labera sartu.

- Sagarrak erreta daudenean, azala kendu eta sardexka batekin txikitu.

- Enpanada oreak nahasketarekin bete.

- Labera sartu 10 minutuz 200 gradutan.

- Ondoren, glass azukrea gaineratu.

- Gehigarri bezala, esne-gaina erantsi.