Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Gabonetako sagar konpota
Gabonetako sagar konpota
Osagaiak
  • --Ura, 1 l
  • --Ardo beltza, 500 ml
  • --Kanela zotz bat
  • --Azukrea, 175 g
  • --Aranpasak, 125 g
  • --Pikupasak, 125 g
  • --Orejoiak, 125 g
  • --Errege-sagarrak, 500 g
Prestaketa

Gonbidatua: Jabier Agirre, Txoriene saioko mediku kolaboratzailea.

NOLA EGIN?

- Kazola batean, ura eta ardo beltza jarri.

- Kanela-zotza eta azukrea erantsi eta egosten jarri.

- Pikupasak, aranpasak eta orejoiak gehitu eta egosten utzi ordu erdiz gutxi gorabehera.

- Errege-sagarrak zatitu eta kazolara gehitu.

- Sutan egosten utzi eta zerbitzatzeko prest!