Azkenburukoak
Gonbidatuak: Saroi Eskisabel eta Joane Zugasti Gimnasia Tolosa CF taldeko kideak.
NOLA EGIN?
TXOKOLATE ZURI SALTSA EGITEKO:
- Esnegaina berotzen jarri eta bitartean txokolate zuria txikitu.
- Esnegaina irakiten dagoenean, txokolate txikituaren gainean bota urtu ahal izateko.
KREPE-OREA EGITEKO:
- Edukiontzi batean bi arrautza apurtu eta irabiatu eta ondoren gurina biguntzen jarri.
- Irina edukiontzira gehitu eta ondo nahastu.
- Eta pixkanaka beste osagai guztiak gehitzen joan; esnea, kakaoa, azukrea eta azkenik gurina.
- Dena ondo nahastu eta ondoren iragazi.
- Kakaozko orea eta urtutako txokolate zuria hozkailuan sartu ordu erdiz.
- Bestetik, bananak zuritu eta xerretan zatitu.
- Zartagin batean gurina bigundu eta bananak bertan gorritu. Azukre beltzarekin karamelizatu.
- Zartagina gurinarekin igurtzi eta ore pixka bat bota krepea egiteko.
- Karamelizatutako banana xerrak krepearen erdian jarri eta bildu.
- Amaitzeko, urtutako txokolate zuria plater batean bota eta krepeak gainean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa