Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Laranja eta txokolate madalenak
Laranja eta txokolate madalenak
Osagaiak
  • Laranja bat
  • Gurina, 100 gramo
  • Azukre beltza, 150 gramo
  • 2 arrautza
  • Irin integrala, 200 gramo
  • Legamia, 8 gramo
  • Txokolatea, 10 gramo
  • Gatza
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

Gonbidatua: Jabier Agirre medikua, saioko kolaboratzailea.

NOLA EGIN?

- Edukiontzi batean, azukre beltza jarri eta 4 arrautza eta laranja azal malutak gehitu. Gatz puntua eman.

- Guztia ondo irabiatu.

- Bestetik, gurina desegiten jarri. Behin deseginda dagoela, orera gehitu eta txokolatea ere erantsi.

- Irina eta legamia gehitu eta ondo nahastu.

- Behin orea prest dagoenean, manga batean sartu eta madalena moldeetan banatu.

Aholkua! Ez bete moldeak goraino, bestela atera egingo da.

- Labean sartu 170ºC-etan 15 minutuz.