Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Banana eta pistatxo sushi faltsua
Banana eta pistatxo sushi faltsua
Osagaiak
  • 2 banana
  • Hostore xafla erdi
  • Azukre beltza, 40 gramo
  • Arrautza gorringo bat
  • 20 pistatxo
  • Eztia
Prestaketa

Gonbidatua: Lierni Goikoetxea, Askora katering eta zerbitzu enpresa donostiarreko kidea.

NOLA EGIN?

- Pistatxoak zuritu eta zatitu.

- Hostorea laukitan zatitu, platanoa erdian jarri eta azukre beltza gehitu ondoren hostorearekin bildu.

- Kolorea emateko, gorringoarekin busti.

- Azukre pixka bat gehitu eta labera sartu 200 gradutan, 10-15 minutuz.

- Behin eginda dagoela, labetik atera, zatitu eta platerera zerbitzatu.

- Ezti pixka bat bota eta pistatxoekin apaindu.