Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Laranja eta oliba-olio gaileta integralak
Laranja eta oliba-olio gaileta integralak
Osagaiak
  • Irin integrala, 200 gramo
  • Azukre beltza, 125 gramo
  • Legami hautsa, koilarakada bat
  • Gatz pixka bat
  • Oliba-olio birjina, 75 ml
  • Arrautza bat
  • Laranja bat (azala eta zukua)
Prestaketa

Gonbidatua: Izaro Andres abeslari mallabiarra.

NOLA EGIN?

- Irina, azukrea, legamia eta gatza katilu batean nahastu.

- Ondoren, laranja-azal malutak eta oliba-olio birjina erantsi eta arrautza gehitu.

- Laranja-zukua bota eta dena ondo nahastu.

- Orea hozkailuan sartu eta labea piztu 160 gradutan.

- Behin orea prest dagoela, hozkailutik atera, mahuka batean sartu eta bakoitzaren gustura gaileta forma ezberdinak egin.

- Amaitzeko, labean sartu 20 minutuz 160 gradutan.