Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Pantxineta
Pantxineta
Osagaiak
  • Hostore puketa bat
  • Arbendola birrindua
  • Arrautza
  • Gehigarriak:
  • Esne-gaina
  • Pastel-krema
  • Azukre-hautsa
  • Egilea: Horacio Chacin
Prestaketa

Gonbidatua: Horacio Chacin Zarautzeko Aizpurua gozotegiko gozogilea

NOLA EGIN?

- Labea berotzen jarri 180-200ºC-tan.

- Irinaren laguntzaz, hostore puska luzatu.

- Zirkulu forma duen molde batez baliatuz, xafla zirkularrak atera hostoretik.

- Labera sartu baino lehenago, 15 minutuz hostore xaflak bere horretan utzi. Zuzenean sartu ezkero, puskatu egingo dira.

- 15 minutuak igarotakoan, arrautzarekin busti.

- Ondoren, arbendola gordin birrinduak ipini gainean.

- Labean sartu 180ºC-tan.

- 20 minutu igarotakoan, pantxinetak labetik atera eta erditik zatitu.

- Ondoren, bakoitzaren gustura, esne-gain edo pastel-kremarekin bete. Eta azukre-hautsarekin apaindu.