Azkenburukoak
GONBIDATUA: Eli Pinedo
NOLA EGIN:
Lehenengo, jarri irina eta bi arrautzak katilu baten eta ongi nahastu. Gehitu esnea pixkanaka, eta dena ondo nahastuta daukagunean, gehitu gurin urtua. Hozkailuan sartu ordu erdiz, pausatzeko.
Moztu fruta guztiak laukitxotan eta nahastu.
Itsasten ez den zartagin bat hartu eta su bizian jarri. Gurin apur batekin igurtzi, eta gainera krep ore geruza fin bat bota, oinarri guztia estali arte. Utzi segundo batzuez egiten eta buelta eman.
Eginda dagoenean, plater batera atera eta bete barrua jogurt geruza batez, frutarekin eta azukre koilarakada batekin. Bukatzeko, krepea bildu eta txokolate beroz lagunduta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa