Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Muxika Opila
Muxika Opila
Osagaiak
  • Muxikak, 300 g
  • 3 arrautza
  • Azukre beltza, 150 g
  • Irina, 200 g
  • Oliba olio birjina, 20 g
  • Jogurta bat
  • Legami hautsa, 5 g
  • Kanela hautsa
Prestaketa

GONBIDATUA: Ibai Zabala

NOLA EGIN:

Hasteko, arrautzak eta azukrea nahastu, eta ondo harrotu hagaxka baten laguntzarekin. Harrotuta daukagunean, olioa eta jogurta gehituko dizkiogu, espatula baten laguntzarekin dena poliki-poliki nahasten dugun bitartean.

Hori egin eta gero, irina eta legamia nahastu eta poliki-poliki gehitu aurreko oreari. Espatularekin dena ondo nahastu.

Ondoren, labeko erretilu batean jarri eta labean erre, 20 min 180º C. Labetik ateratzerakoan, gainean muxikak jarriko dizkiogu zurituta, erditik ebakita eta hezur gabe. Hori eginda dagoenean, azukre beltza eta kanela gainetik botako diogu eta berriro labean sartuko dugu beste ordu erdiz 180º C-tara.

Eginda dagoenean, atera, utzi hozten eta zerbitzatu.