Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Kafe eta hur moussea
Kafe eta hur moussea
Osagaiak
  • -Arroz esnea, 2 katilukada eta erdi
  • -Zerealak (Eko motakoak), 3 koilarakada
  • -Korinto mahaspasak, katilukada erdi
  • -Gatz pixka bat
  • -Agar agar alga malutak, 4 koilarakada
  • -Laranja baten azala birrinduta
  • -Arroz eztia, 3 koilarakada
  • -Hurrak (zurituta,txigortuta eta txikituta), katilukada heren bat
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 3-5 euro

Kaloriak:289 Kcal

GONBIDATUA:

Aritz Urdanpilleta kirol dietista.

NOLA EGIN:

-Arroz esnea, zerealak, mahaspasak, gatza eta agar agar malutak lapiko batean 10 bat minutuz egosi.

-Hozten denean, laranja azala, arroz eztia eta hurrak gehitu eta birrindu. Ordubete hozten utzi.

-Hotza dagoenean, birrindu berriro moussearen trinkotasuna lortu arte.