Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Okaran kruxpetak
Okaran kruxpetak
Osagaiak
  • -Irina, 15O g
  • Aranpasak, 50 g (hezur gabe)
  • -Sodio bikarbonatoa, koilarakadatxo erdi
  • -Azukrea, 40 g
  • -Ura
  • -Ekilore olioa
  • -Azukrea eta kanela hautsa
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0,5-2 euro

Kaloriak: 300 Kcal

GONBIDATUA:

Ander Gorospe

NOLA EGIN:

-Aranpasak edo mahaspasak zatitu.

-Irina, sodio bikarbonatoa, azukrea eta ura nahastu. Ondo irabiatu, maionesa antzeko ehundura duen orea lortu arte. Gero, aranpasak gehitu eta ondo nahastu.

-Zartagin batean, ekilore olioa berotzen jarri eta koilara batez lagunduta, ore zatiak botatzen joan. Gorritzen direnean, sukaldeko paperetara atera. Bukatzeko, azukrea eta kanela hautsarekin ondu. Nahi izanez gero, mugurmi marmeladarekin lagundu.