Azkenburukoak
GONBIDATUA:
Silvana Huegun, azukrerik gabeko gozogintza.
NOLA EGIN:
-Lapiko batean, katilukada bat ur eta mahaspasak jarri. Banilla adarra erditik ireki eta aurrekoari gehitu. Guztia irakiten utzi, 10 minutuz.
-Aurrekoari, sagar zuku kontzentratua gehitu. Beste katilukada bat ur bota eta limoi azala gehitu. Polenta pixkanaka gehitu, bitartean, ondo eragin. 15 minutuz egosi, orea loditu arte.
-Ekilore haziak gehitu eta ondo nahasi. Labeko erretilu bat koipeztu eta orea bertara bota. Ondo zabaldu eta hozten utzi.
-Hozten denean, edalontzi baten laguntzarekin, orea ebaki eta tartaletaren oinarriak atera.
-Azkenean, fruta zatitu eta tartaletaren gainean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa