Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Bienmesabe kanariarra eta jogurt eta marrubi kopa 'bizia'
Bienmesabe kanariarra eta jogurt eta marrubi kopa 'bizia'
Osagaiak
  • BIENMESABE:
  • -Arbendol birrinduak, 250 g
  • -Azukrea, 250 g
  • -Ura, 250 ml
  • -4 arrautza gorringo
  • -Limoi bat
  • -Kanela hautsa, koilarakada bat
  • KOPA:
  • -Marrubiak, 300 g
  • -2 jogurt
  • -Panela azukrea, 100 g
  • -Modena ozpina, 50 g
  • -Limoi bat
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: Bienmesabe: 2-3 euro / Kopa: 1-3 euro

Kaloriak: Bienmesabe: 450 Kcal / Kopa: 182 Kcal

NOLA EGIN:

BIENMESABE KANARIARRA:

-Azukrea, ura eta limoi azala lapiko batean nahastu eta hari puntuko almibar bat egin.

-Aurrekoari, arbendola eta kanela hautsa gehitu eta ondo nahastu.Orea sutan eduki, bi minutu inguru eta ateratzerakoan, gorringoak gehitzen joan, nahasteari utzi gabe.

-Orea berriro sutan jarri eta etengabe nahastuz, beste bi minutuz sueztitu.

-Orea lapikotik atera, hoztu eta izozkien lagungarri gisa erabili.

JOGURT ETA MARRUBI KOPA BIZIA:

-100 g marrubi laukietan zatitu. Katilu batean, koilarakada bat azukre eta ozpin pixka bat jarri. Marrubi txikituak bertara bota eta pare bat orduz, hozkailura sartu.

-Gainerako marrubiak irabiagailuarekn birrindu. Jogurta azukrearekin nahastu eta ongi irabiatu.

-Kopa batean, zatitutako marrubiak jarri. Gainean, jogurt geruza bat ipini eta bukatzeko, marrubi birrinduarekin egindako saltsa gainetik bota.