Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Meloi zopa jogurt bolatxoekin
Meloi zopa jogurt bolatxoekin
Osagaiak
  • - Meloia, 500g
  • - Jogurt naturala, 100g
  • - Panela azukrea, 20g
  • - Oliba olioa, 5g
  • - Mugurdiak, 15g
  • - Mendafin hostoak, 5g
  • - Gatz pixka bat
Prestaketa

Zailtasuna: Oso erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloriak: 102 kcal

GONBIDATUA:

Jabier Agirre

NOLA EGIN:

- Jogurta izozgailuan sartuko dugu.

- Meloia zuritu eta puzketatan moztu. Irabiagailuan sartuko dugu oliba olio,azukre eta gatz pixka batekin eta ongi birrinduko dugu.

- Jogurta izoztuta dagoenean, bertatik bolatxo txiki batzuk aterako ditugu. Mendafina ongi txikitu.

- Meloi zopa jogurt bolatxoez eta mendafinarekin lagunduta zerbitzatu.