Azkenburukoak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 1,5-3 euro
Kaloriak: 519 kcal
GONBIDATUA:
Itziar Aizpuru
NOLA EGIN:
- Hostorea anoako borobiletan edo laukietan ebaki, azukrea gainetik bota eta labean egin 200ºC-tan, 10-12 minutuz.
- Anana zuritu eta xerra erditan moztu. Labeko erretilu batean labeko papel berezia jarri eta bertan anana xerrak zabaldu. Oliba olioarekin margotu, gatz eta azukre pixka bat gainetik bota eta labean sartu, 15 min 200º c.
- Esnegaina 20 g azukrerekin harrotu.
- Hostorea erditik zatitu eta ireki. Anana geruza bat gainean jarri, gero esnegain harrotua eta beste hostore erdiarekin estali.
- Zartagin batean azukre pixka bat jarri ur tanta batzuekin eta karamelu hori bat egin. Sardexka bat barruan sartu eta karamelu hari fin batzuk egin hostorearen gainean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa