Azkenburukoak
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 0.80-2 euro
Kaloria: 591 kcal
GONBIDATUA:
Aitor Lopez Rekarte
NOLA EGIN:
- Lapiko txiki batean esnegaina eta bainila zotza berotzen jarri. Irakiten hasi behar denean, sutatik atera eta estalita epeltzen utzi.
- Txokolatea txiki-txiki egin, eta mikrouhin labean sartu kafearekin batera, urtu dadin.
- Urtutakoan, txokolatea gehitu esnegainari, bainila adar gabe. Ondo nahastu eta ondoren gurina gehitu barilla batekin ondo irabiatuz. Ore guztia ondo nahastuta dagoenean, hozkailuan eduki, 2 ordu.
- Katilu batean txokolate krema geruza bat jarri, gero jogurt geruza bat azukrearekin onduta. Amaitzeko, pistatxo batzuekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa