Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Kremazko bilkariak edo tutuak
Kremazko bilkariak edo tutuak
Osagaiak
  • - Esnea, kikarakada bat
  • - Ekilore olioa, kikarakada bat
  • - Irina
  • - Gatza eta ozpin pixka bat
  • KREMA EGITEKO
  • - Esnea, 1/2 litro
  • - 4 gorringo
  • - Arrautza bat
  • - Azukrea (75 g)
  • - Irina (40 g)
  • - Kanela
Prestaketa

Zailtasuna: Ertaina

Kostua: 0,80-1,50 euro

Kaloriak: 350 kcal

GONBIDATUA:

Juantxu Larruzea

NOLA EGIN:

Nahastu ontzi batean olioa, esnea, gatza eta ozpina. Apurka apurka Irina gehitu eta eskuekin masa bat egin. Eskuetan eta mahai gainean ez dela itsasten ikusten dugunean, masa eginda egongo da.

Arrabol baten laguntzarekin, masa mahai gainean luzatu eta metalezko tutu batzuetan bildu pare bat buelta emanaz.

Oliotan frijitu, kendu tutua eta gorde.

KREMA

Irakin esnea kanelarekin.

Nahastu gorringoak, arrautza,azukrea eta irina esne pixka batekin eta gero guztia esne beroa dagoen ontzira gehitu.

Irakin dena 10 minutu, ongi mugitzen dugun bitartean.

Iragazi krema eta hozten utzi.

Bete tutuak eta glass azukrea bota gainetik.