Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Ogi torrada barru-beteak arrautza-esnearekin
Ogi torrada barru-beteak arrautza-esnearekin
Osagaiak
  • -Esnea, 1 l
  • -Azukrea, 150 g
  • -Kanela zotz bat
  • -Limoi bat
  • -Moldeko ogia, 8 xerra
  • -Albertxiko marmelada
  • -Arrautzak, 2 ale
  • -Ekilore olioa
  • ARRAUTZA-ESNEA EGITEKO
  • -esnea, 1/2 l
  • -3 Arrautza gorringo.
  • -Azukrea, 100 g
  • - Maizena, 10 g
  • -Kanela zotz bat
Prestaketa

- Zailtasuna: Erraza

- Kostua: 1-2 euro

- Kaloriak: 700 kcal

GONBIDATUA:

Oier Ariznabarreta

NOLA EGIN:

Jarri esnea irakiten azukrearekin, kanela zotzarekin eta limoi azalarekin. Utzi hozten.

Moldeko 4 ogi xerra hartu eta bakoitzari koilarakada bat marmelada erdian jarri. Beste 4 ogi xerrak hartu eta gainean jarri. Edalontzi batekin moztu, horrela torrada barru-bete borobilak aterako zaikigu. Torradak esne hotzarekin busti eta utzi bertan esnea ondo xurgatu arte.

Arrautzak irabiatu eta torradak frijitu bertatik pasata.

ARRAUTZA-ESNEA

Jarri esnea ontzi batean berotzen kanelarekin batera

Nahastu ongi azukrea eta maizena, gero bertara gorringoak gehitu eta ongi irabiatu.

Esnea irakiten hasten denean, gehitu gorringoei eta iragazi. Jarri dena berriro sutan poliki-poliki.

85º hartzen dituenean, segituan hoztu.