Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Intxaur teilak
Intxaur teilak
Osagaiak
  • -Intxaurrak xehetuta, 250 g
  • -Azukrea, 250 g
  • -Gari irina, 62 g
  • -Arrautzak, 3
  • -Kanela lurrina
  • -Limoia
Prestaketa

Intxaur xehetuak, azukrea, irina, arrautzak eta kanela hautsa ontzi batean jarri eta guztia ondo nahasi.

Nahastea labean erabiltzeko paper berezian zabaldu eta laberatu.

Eginda dagoenean, labetik atera teila forma eman. Kasu honetan, Rafa Gorrotxategik forma emateko molde berezia erabiltzen du. Honelako molderik ez baduzue, teilak duen kurba hori duen edozein tresna erabili dezakezue.

Jan aurretik, teilak hozten utzi behar dira. Behin eginda, teilak astebete inguru gorde daitezke estalkia duen ontzi batean.