Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Intxaursaltsa
Intxaursaltsa
Osagaiak
  • -Esnea, 500 cl
  • -Kanela zotz bat
  • -Intxaurrak, 100 g
  • -Azukrea, 100 g
  • -Esne-gain harrotua, 500 cl 100 g azukrerekin
  • -Intxaurrak zatituta, 100 g
  • -Kanela hautsa
Prestaketa

Hasteko, esnea lapikoan berotu eta kanela zotzaz perfumatu.

Intxaurrak eta azukrea birrindu. Tradizionalki eskuz egin ohi den prozesua den arren, Rafa Gorrotxategik makinaz egitea proposatzen digu. Honela, azukreak intxaurren olioa xukatuko du berehala.

Perfumatutako esnea iragazi eta aurretik egindako azukre eta intxaurren nahasteari gehitu.

Guztia ondo sueztitu eta hozkailura eraman.

Intxaursaltsa ontzietan jarri eta esne-gain harrotua, kanela hautsa eta intxaur zatiekin gozatu.