Azkenburukoak
Rafa Gorrotxategi gozogile ospetsuak, ardi-esne mamia oinarri gisa erabiliz prestatu ditzakegun lau azkenburuko aurkeztu dizkigu gaurko 'Txoriene'n.
Kafe irlandar mamia:
Hasteko, ardi-esnea lapikoan berotu.
Ardi-esneari, kafe disolbagarria eta whiskya gehitu. Hiru osagaiak ondo nahasi. Kopatxoan, gatzagi tanta batzuk bota eta nahastea bota.
Esne-gain harrotua mamiaren gainean jarri eta kakao hautsarekin gozatu.
Te, gaileta eta lima mamia:
Ardi-esnea berotu eta tearekin infusioa egin.
Kopatxoan, gatzagi tanta batzuk bota eta infusioa bertan jarri.
Gailetak txikitu eta mamiaren gainean jarri. Lima azal birrinduarekin gozatu.
Oihan Beltzeko tarta:
Ardi-esnea berotu eta txokolate estaldurarekin nahastu.
Kopatxoan, gatzagi tantak bota eta ardi-esnea bertara bota.
Bizkotxoa jarri eta, honen gainean, esne-gain harrotua ipini.
Laminatan moztutako txokolatea gainean jarri eta glass azukrea eta txokolate urtuarekin gozatu.
Gazta eta mugurdi mamia:
Ardi-esnea lapikoan berotu.
Kopatxoan, gatzagi tantak bota eta mamia egiten utzi.
Gainean, bizkotxoa eta marmelada ipini.
Azkenik, idiazabal gazta birrindua jarri eta fruitu gorriekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa