Azkenburukoak
Hasteko, karamelua egin: azukrea eta limoi tanta batzuk lapiko batean irakin. Karamelua moldearen beheko geruzan jarri.
Arrautzak, laranja azalen birrindura eta azukrea nahastu eta harrotu. Kasu honetan, sukaldariak makinaz egiten du, baina eskuz egitea ere posible da.
Esnea, laranja zukua, arrautza eta azukrea nahastu. Hau ere, makinaz egiten du sukaldariak, baina eskuz egitea posible da.
Moldea koipe bereziarekin busti.
Aurretik harrotutako arrautzei kakaoa eta irina bota eta nahastu. Osagai guztiak moldera sartu eta laberatu.
Hozkailuan hozten utzi eta aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa