Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Krema katalana
Krema katalana
Osagaiak
  • -Esnea, 1 litro
  • -Kanela-txotxa, 1
  • -Limoi azala, 1
  • -Arrautzak, 2
  • -Arrautza-gorringoak, 4
  • -Azukrea, 100 g
  • -Arto-irina, 15 g
  • -Azukre errea
Prestaketa

Hasteko, esnea lapiko batean irakin eta kanela-txotxak eta limoi azala gehitu. Esnea kanela eta limoiarekin perfumatzen utzi.

Azukrea eta arto-irina ontzi batean nahastu. Arrautza osoak eta gorringoak gehitu.

Perfumatutako esnea epeltzen utzi eta nahasteari gehitu. Guztia ondo nahasi, nahasketa homogeneo bat lortu arte.

Egindako nahasketa hau lapiko batera bota eta azken irakina eman.

Aurretik irakindakoa lurrezko ontzietara pasatu eta hozkailuan hozten utzi, krema ehundura lortu arte.

Gainetik azukre mordoa bota eta karamelizatu.