Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Sagarrak plantxan
Sagarrak plantxan
Osagaiak
  • -Yumbo sagarra
  • -Urkizu sagarra
  • -Oliba-olio birjina
  • -Azukrea
Prestaketa

PRESTAKETA

Sagarrei labanarekin azala kendu. Zurituta daudenean, sagarrak xafletan moztu, pauso hau ahalik eta erritmo azkarrenean egin behar da, sagarra oxidatu ez dadin.

Aurretik berotutako plantxan olio pixka bat bota eta sagar zatiak plantxan jarri. Gainetik olio pixka bat bota.

Sagarra karamelizatzeko, xaflen gainetik azukrea bota (zuria edo beltza). Sagar zatiak plantxan buelta eta buelta egin egosi arte.

Sagar zatiak platerean jarri.