Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Bizkoflana mami izozkiarekin
Bizkoflana mami izozkiarekin
Osagaiak
  • KARAMELUA EGITEKO:
  • - Azukrea. 200 g
  • - Limoi bat
  • - BIZKOTXOA:
  • - Esnea. Litro bat
  • - Arrautzak. 4
  • - Azukrea. 100 g
  • - Irina. 70 g
  • - Ron-almibarra
  • - Mami-izozkia
  • - Banilla-zotza
  • - Altxagarria
  • FLANA:
  • - Esnea. Litro bat
  • - Arrautzak. 6
  • - Azukrea. 200 g
Prestaketa

-      Kazola batean, jarri azukrea limoiarekin berotzen, karamelua egiteko.

-      Bota karamelua moldera.

Flana prestatzeko

-      Nahasi arrautzak azukrearekin, eta gehitu esnea, aldez aurretik irakinda.

-      Bota nahasketa iragazia moldera.

Bizkotxoa prestatzeko

-      Irabiatu arrautzak azukrearekin.

-      Gehitu irina bahetuta, eta nahasi ongi orea.

-      Gehitu kontu handiz moldeko flanaren gainera.

-      Sartu moldea beste ontzi batean, maria bainuan jartzeko.

-      Egin aurrez 160 graduan berotutako labean, 20 minutuz.

-      Busti bizkotxoa ron-almibar batez.

-      Utzi hozten, eta atera moldetik.

-      Atera platerera jogurt-izozkiarekin, eta gehitu karamelu-jarabea.