Azkenburukoak
PRESTAKETA:
Lehenengo, egin oinarria; horretarako, gurina desegin, gailetak txikitu eta dena elkartu. Laberako moldean jarri, eta hozkailura sartu gutxienez bi orduan. Bestalde, esne-gaina, Philadelphia gazta, azukrea eta arrautzak nahastu, eta gaileta-oinarriaren gainean bota. Labean erregosi 180 graduan, 35 minutuz. Hozten utzi eta moldetik atera. Gainean, fruitu gorrien marmelada jarri. Horretarako, fruitu gorriak eta azukrea sutan eduki 45 minutuan, loditu daitezen.
AURKEZPENA:
Tarta zati bat moztu eta fruitu gorrien marmeladaz estali. Ondoren, izozki batekin lagundu eta platera apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa