Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Gazta tarta
Gazta tarta
Osagaiak
  • -Gailetak, pakete bat (digestive)
  • -Gurina, 100 g
  • -Gazta freskoa, 250 g
  • -Esne-gaina, 250 g
  • -Ur beroa, edalontzikada bat
  • -Limoi-zukua
  • -Gelatina zuriaren hautsa, koilarakada bat
Prestaketa

Txikitu gailetak, ondo birrindu arte.

Nahastu gurin urtuarekin.

Zanpatu koilara batez, askatzen den molde horietako batean. Gorde hozkailuan.

Bestalde, nahastu ur beroa, limoi-zukua eta gelatina. Denbora dezente irabiatu behar da, harik eta gelatina ondo urtu arte.

Nahastu esne-gain eta gaztarekin. Bota gaileta gainera, eta gorde hozkailuan 2 orduz.