Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Limoizko bizkotxoa
Limoizko bizkotxoa
Osagaiak
  • -Arrautzak, 6
  • -Limoizko jogurtak, 2
  • -Ekilore-olioa, 2 edalontzikada, jogurtaren ontziaren neurrikoak
  • -Azukrea, 4 edalontzikada
  • -Irina, 6 edalontzikada
  • -Legamia, 2 zorro (Royal)
Prestaketa

Osagaiak ontzi batean sartu eta koilara batez nahastu hasieran.

Ondoren irabiagailua erabili koskorrik ez dagoen arte (minutu 1 edo 2).

Moldea gurinez eragin eta irinez estali (itsatsita gelditzen ez den irina kendu) eta masa moldera pasa.

Labe beroan sartu (210 gradutan gutxi gora behera) 35 bat minutuz.

Apaintzeko glass azukrea eta txokolatea erabiliko ditugu