Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Sagar-kauserak limoi-kutsuko eztiarekin
Sagar-kauserak limoi-kutsuko eztiarekin
Osagaiak
  • -Stevia reboudina, 1 hosto
  • -Ura, ¼ l
  • -Gurina, 75 g
  • -Irina, 150 g
  • -Arbendol-hautsa, 15 g
  • -Sagarrak, 4
  • -Akazia-eztia, 2 koilarakada
  • -Limoi- edo arabisagar-zukua
  • -Arrautzak, 3
Prestaketa

Ontzi txiki batean, jarri ura, gatza eta gurina irakiten. Gehitu irina, eta eragin espatularekin 3 minutuan, eta sutatik kanpora, beste 3 minutuan. Ondoren, bota arrautza, arbendol-hautsa eta stevia reboudina txikitua. Gorde geroko.

Zuritu sagarrak, eta eman bolatxo forma.

Bi koilaratxo erabilita, nahasi sagar-bolatxoak orearekin, eta frijitu pixkanaka ekilore-olio bero-berotan.

Xukatu ongi olioa, eta aurkeztu eztiarekin eta limoi-zukuarekin.