Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Sagar tarta edalontzian
Sagar tarta edalontzian
Osagaiak
  • ·Pastel-krema:
  • -Esnea, 250 cl
  • -Azukrea, 50 g
  • -Gurina, 80 g
  • -Arrautzak, 2
  • -Irina, 25 g
  • -Kanela, limoi-azala, laranja
  • ·Sagar-konpota:
  • -Errege-sagarrak, 2
  • -Azukrea, 50 g
  • -Ardo gozoa
  • ·Sagarra ataletan:
  • ·Almibarra (1/2 l ur +100 g azukre)
  • ·Gaileta txikitua
Prestaketa

Prestatu pastel-krema eta gorde geroko.

Zuritu sagarra eta zatitu. Gehitu azukrea eta ardo gozo pixka bat. Zartaginean nahiz mikrouhinean egin dezakegu.

Ataletan egindako sagarra almibar pixka batean zurituko dugu, eta geroko gordeko.

Edalontzi batean, gaileta jarriko dugu txikituta. Pastel-krema pixka bat gehituko diogu, eta haren gainean konpota geruzatan. Azkenik, karamelizatutako sagar atalak jarriko dizkiogu gainean.

Kataifi pastazko bolatxo batez apainduko dugu.