Azkenburukoak
Philadelphia gazta eta gazta urdina urtuko ditugu esne-gain pixka batekin. Esne-gainaren gainerakoa harrotu egingo dugu azukrearekin batera. Horri gaztaren nahasketa gehituko diogu, eta azkenik, gelatinak (utzi hozten hozkailuan).
Idiazabalgo gaztaren teila egiteko, birringailua behar dugu, bai eta erretilu itsasgaitza ere. Zerrendak egingo ditugu, eta azukrea botako diegu gainetik eta sartu labean 180 graduan, 5 minutuz.
Gazta-malutak egiteko, birrinduta utziko dugu gazta erretilu batean. Lehortu egingo dugu 99 graduan, eta mugurdi-hautsarekin nahasiko gero.
Gazta krematsua: Aurkezteko, fruitu gorriak jarriko ditugu oinarrian; haren gainean, gazta krematsua, gaileta txikitua, malutak mugurdiarekin, eta azkenik, goienean, Idiazabal gaztaren teila.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa