Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Fuá sagardoarekin
Fuá sagardoarekin
Osagaiak
  • Sagardoa 2 botila
  • Kanela-zotzak 2
  • Azukrea 550 gr
  • Gelatina 6 orri
  • Ura 300 gr
  • Foie freskoa 1
  • Ardi-esnea 2 L
  • Sagardo-eztia
Prestaketa

Hasteko jarri sagardo-eztia, sagardo botila bat, azukrea eta 2 kanela-zotz ontzi batean eta irakiten jarri behar da dena 30.minututan zehar. Bestetik, Sagardo-izotza egiteko, ura, 300 gr azukre, botila sagardo bat eta 6 gelatina-orri erabiliko ditugu. Irakin egin behar da sagardoa azukrearekin eta urarekin eta gero gehitu gelatina-orriak aurrez ur hotzetan bustita. Izoztu emaitza, pintxoa erabat muntatu arte.

Pintxoa egiteko, zenbait osagai prestatuko ditugu: sagardo-eztia, sagardo-izotza eta ardi-esnetan bustitako bizkotxo bat. Eta pintxoaren gain-gainean, plantxan egindako foiea jarriko dugu.

Bizkotxoa egiteko ardi-esnea, bizkotxoa eta mamia erabiliko ditugu. Lehenik, berotu ardi-esnea mikrouhinean , eta gehitu gatzagia, bizkotxoa busti aurretik. Mamitzen denean, ebaki laukitan, pintxo bakoitza muntatzeko.

Azkenik, ebaki foiea xerratan, eta plantxan egin. Ondoren, jarri xerra bat bizkotxoaren gainean, eta bota sagardo-eztia gainetik. Laguntzeko, zerbitzatu basokada txiki bat sagardo-izotz.