Azkenburukoak
Errezeta hau prestatzeko, hainbat pausu jarraitu behar dira: gazta krema egin, tomate marmelada egin eta platera osatu.
Gazta krema
Krema egiteko honako osagai hauek beharko ditugu: Ahuntz-gazta puska bat, gazta krematsua, poto bat eta esne-gain brick bat. Osagai guztiak nahastu behar ditugu eta krema homogeneo bat osatu arte irabiatuko ditugu.
Tomate marmelada
Tomate marmelada egiteko, honako hauek beharko ditugu: lau tomate, kanela-zotz bat, azukrea eta limoi baten zukua.
Hasteko, tomateari azala kenduko diogu. Bestetik, ontzi batean, azukrea, kanela-zotza eta limoi-zukua irakiten jarriko ditugu su motelean, pare bat orduan, guztia karamelatu dadin.
Bestalde, brick pasta biribila 4 pusketatan egingo dugu. Puska bakoitzaren gainean, gazta-krema ipini, eta poltsatxo edo zilindrotan bilduko ditugu.
Aurkezteko, tomate-marmelada plater batean jarriko dugu, eta brick zilindroak, olio berotan frijitu ondoren, haren gainean jarriko ditugu. Gainetik ezti pixka bat eta Modenako erredukzioa bota, marrazki polit batzuk eginez.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa