Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Torrada budina natillarekin
Torrada budina natillarekin
Osagaiak
  • Esnea litro bat
  • Arrautzak 8
  • Azukrea 150 gr
  • Ogi zaharra
  • Kanela-zotza 1
  • Karamelua
Prestaketa

Hasteko, esnea, kanela eta azukrea irakiten jarriko ditugu ontzi batean. Bestalde, arrautzak irabiatuko ditugu, eta aparte utzitako esne pixka batekin nahasiko dugu. Esneak irakiten duenean, arrautzen nahasketa gehituko diogu. Molde batean, aurrez karameluz igurtzitakoan, ogi-xerrak sartuko ditugu, harik eta moldea bete arte. Arrautzekin eta esnearekin prestatutakoa gainetik botako diogu.

Moldea maria bainuan jarriko dugu, eta labean sartuko  180º C-an, 40 minutuz. Budina denbora bukatzean labetik atera eta hozten utziko dugu.

Aurkezteko, plater batean natilla pixka bat zabalduko dugu, eta gainean budin-xerra bat jarriko. Esne-gain, toffee eta kanela-hauts pixka batekin aurkeztuko dugu.