Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Esne frijitu sumendia, txokolate zoparekin eta maria gaileten izozkiarekin
Esne frijitu sumendia, txokolate zoparekin eta maria gaileten izozkiarekin
Osagaiak
  • Esnea litro bat
  • Arrautzak 3
  • Banilla-zotza
  • Gelatina-orriak 2
  • Maizena 3 koilarakada
  • Azukrea 150 gr.
Prestaketa

Hasteko, esnea, azukrea eta banilla-zotza irakiten jarriko ditugu. Irakiten hasten direnean, beste ontzi batean arrautzak, maizena eta aurretik gorde dugun esne hotz pixka bat nahasiko ditugu. Guztia nahasi eta gelatina gehituko diogu. Krema hori aurrez olioz igurtzitako flan-ontzietara botako dugu, eta hozkailuan sartuko, pare bat orduan. Bestalde, txokolatea maria bainuan urtuko dugu. Sumendia hoztutakoan, moldetik aterako dugu, eta irinetan, arrautzetan eta ogi birrindutan pasatuko dugu. Ondoren, olio berotan frijituko dugu.

Aurkezteko, plater txokon bat hartuko dugu, eta erdi-erdian, sumendia jarriko dugu. Gainetik, txokolate urtua botako diogu, eta maria-izozkia gainean jarriko.